Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari
irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea. Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Jantziak: Oscar Armendariz
Dantzariak: Ane Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel SerranoInformazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)
"Aiurri"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
Okendo plaza
Cuando
20/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.