Past Lives · Ego Korea/AEB · 2023 · 105 min · Zuz. : Celine Song · V. O. S. C. +XI KORTeN! Sorbeltza, Iban del Campo. EH, 2023, 16’. Fik
Gonb: Iban del Campo, Jorge Barrio
Haurtzaroko bi adiskide minen istorioak, elkarri maitasun handia diotenak. Nora eta Hae Sung ikaskideak dira Hego Korean; Norak 10 urte dituenean familiak Kanadara alde egiten du, eta banandu egiten dira.
Urte asko geroago, Nora Nueva Yorken ari da antzerkiko idazle, eta Internetez topatzen dira berriz; harreman bat izaten dute distantziara, eta bere horretan gelditzen da; eta hirugarren topaketa bat izango dute, aurrez aurrekoa, Nora Nueva Yorkeko judu batekin ezkonduta dagoela.
Oscarretarako izendatutako filma (filmik onenerako eta gidoirik originalenerako) eta izendapenak izan dituena beste zinemaldi batzuetan: BAFTA sariak, Berlingo Zinemaldia, Sundanceko Zinemaldia eta abar.
Maitasun istorio bat hiru ekitalditan, xumea eta kontakizun sotila duena, gozoa mikatz ukitu batekin; ez da zentratzen hiru erpineko harreman batean baizik eta beste gai batzuk iradokitzen dizkigu, emigratzen duenaren bakardadea, besteekin konektatzeko beharra, itxaropen aldakorrak. . .
Fas Zinekluba: "PAST LIVES (Vidas pasadas)" (Celine Song)
Datos del evento
Organizado por
cineclubfas.com
Donde
El Carmen Aretoa
Cuando
28/05/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.