Tolosako Kultura Plazara (eta beste plazak) 2024: egitaraua
Datos del evento
Organizado por
kulturaplazara.eus
Cuando
Del 05/07/2024 al 14/09/2024
Udako eskaintza aurkeztu du Tolosako Udalak. Uztailaren 5etik irailaren 29ra bitarte musika, antzerkia, dantza, literatura, zinea edota haurrentzako ekintzak uztartuko ditu egitarauak, hitzordu gehienak kalean. Hori baita helburu nagusienetako bat: kulturaz plazan gozatzea. Udari itxiera emango dio aurten Kultura Plazara jaialdi nagusiak. Uztailean beharrean, iraila amaieran ospatuko da, 27tik 29ra. Lekua ere ezberdina izango da: Zumardiatxikiaren ordez, Zumardiaundian izango da. Horrez gain, eta ohikoa den moduan, Beste plazak lelopean, auzo batzuetara zabalduko da udako kultur eskaintza. Landa auzoetako emanaldietarako autobus zerbitzua eskainiko da. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago irtengo da autobusa San Frantzisko pasealekuko geltokitik. Izena ematea beharrezkoa izango da, kultura@tolosa. eus helbidera idatzita. Beste plazak egitaraua:- Uztailak 5, 19:30 | ¡DALE RAMÓN!- Uztailak 12, 22:30 | Sara Azurza- Uztailak 19, 20:00 | Tolosako Udal Musika Banda- Uztailak 25, 22:30 | Burbuila magikoen ikuskizuna- Abuztuak 12, 20:00 | Matías Sagreras- Abuztuak 23, 19:30 | Welcome & Sorry- Abuztuak 30, 20:00 | The Donkey Riders- Irailak 1, 18:00 | Ztandap- Irailak 7, 18:00 | Grimm Anaien parkea- Irailak 14, 18:00 | Kalakan
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.