Bilboko Korala Gertutik 2024: Gorabide Korala + Alai Abesbatza + Igual a ti korua
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Abandoko San Bizente Martiriaren Eliza
Cuando
24/05/2024
2024ko Bilboko Korala Gertutik jaialdiaren barruan. Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu Hiriko hainbat barrutitan, maiatzean eta ekainean. Emanaldiak, hil horietako zenbait ostiral eta larunbatetan hiriko toki enblematikoetan egingo direnak, paregabeko kultur esperientzia izango dira bertaratzen direnentzat. Izan ere, Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta Bizkaiko hiriburuan dagoen bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira. Hirugarren emanaldia maiatzaren 24an, ostiralean, izango da, 20:00etan, Abandoko San Bizente Martiriaren Elizan, non Gorabide Koralak, Gaude Bizkaia Elkartearen Alai Abesbatzak eta Logroñoko Igual a ti koruak kontzertua eskainiko duten. Hirurak ere adimen-desgaitasuna duten pertsonekin aritzen dira, musikan beren talentua adierazteko beste modu bat aurkitzen dutenekin, hain zuzen ere.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.