UGTk lan-erreformaren balioa berretsi du, baina lan merkatuaren egiturazko arazoez ohartarazi du
Euskadiko lan-merkatuak zifra positiboak eskaini ditu berriz ere, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak gaur plazaratu dituzten datuen arabera. Arantxa Niño UGT-Euskadiko Prestakuntza eta Enplegu arduradunak, langabeziari buruzko datuak nabarmendu ditu, 514 langabe gutxiagorekin (guztira 107. 380); baita afiliazioari dagozkionak, izan ere, Gizarte Segurantzan 1. 613 alta berri eman dira, orotara 1. 024. 511 kotizatzaile daudela EAEn, azaroan baino %0,16 gehiago.