Leioako Jaiak 2024: "Zirkoteke"

Leioako Jaiak 2024: "Zirkoteke"

Datos del evento

Organizado por

kulturleioa.com

Donde

Euskal Etxeen Plaza

Cuando

21/06/2024

Leioako 2024ko San Juan Jaien egitarauaren barruan. Ezer ezinezkoa ez delaren leloan oinarrituta, Zirkugintza konpainiak erritmo, umore, peripezia eta abarrez beteriko ikuskizuna dakarkigu, zirku puru-puruan eta mezu sozial garrantzitsua duena gainera. Elssie Xalbador eta Keko Salvador, ikuskizunaren protagonistak, ekoizpen inklusibo batean murgiltzen dira eta askotariko gaitasunak, ezberdinen arteko lankidetza eta gainditzeko grina zein preziatuak diren erakusten digute. Entretenitzea ez da haurrentzako zirku muntaia honen helburu bakarra. Zirkoteke lanaren helburua ikuslego gazteena parte hartzera gonbidatzea eta besaulkietan eseritako pertsonak eszenatokira igotzera animatzea da, hau baita zirku emanaldi baten parte izateak zer esan nahi duen ezagutzeko modurik onena. Zirkugintza Urdaibaiko arte eszenikoen eta zirkuaren konpainiak 15 urte baino gehiagoko eskarmentua du dibulgazioa eta integrazioa lantzen dituzten ikuskizunak diseinatzen. Hainbat proiektutan lan egiten dute, haurrek zirkuaren munduan lehen urratsak emateko helburua duen zirku eskolaz gain, Hazitoki proiektuan ere inklusio eta gizarteratze lan pedagogikoan murgiltzen dira. - Artistak Elssie Xalbador eta Keko Salvador
- Jantziak eta Eszenografia Zirkugintza
- Musika Koban
- Gidoia eta Zuzendaritza Zirkugintza Koop.
- Argazkiak Ana de Mat 
- Iraupena 55 minutu
- Publiko Mota Haur eta Familiak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento