Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte:anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu;pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Fitxa artistikoa:- Egileak: Ibrahima Balde – Amets Arzallus
- Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker
- Zuzendari artistikoa: Ander Lipus
- Zuzendari laguntzailea eta koregorafia: Philippe Ducou
- Taula zuzendaritza: Manex Fuchs
- Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye
- Argiztapena: Oier Ituarte
- Eszenografia: José Pablo Arriaga
- Musika: Aitor Agiriano (Toro)
"Miñan"
Datos del evento
Organizado por
ermua.eus
Donde
Ermua Antzokia
Cuando
29/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.