Bilboko Korala Gertutik 2024: EUSKERIA KORUA + ALEGRO KORUA

Bilboko Korala Gertutik 2024: EUSKERIA KORUA + ALEGRO KORUA

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Conde de Aresti Egoitza (Zabala)

Cuando

18/05/2024

2024ko Bilboko Korala Gertutik jaialdiaren barruan. Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu Hiriko hainbat barrutitan, maiatzean eta ekainean. Emanaldiak, hil horietako zenbait ostiral eta larunbatetan hiriko toki enblematikoetan egingo direnak, paregabeko kultur esperientzia izango dira bertaratzen direnentzat. Izan ere, Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta Bizkaiko hiriburuan dagoen bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira. Maiatzaren 18an, 18:00etan, Zabalako Conde de Aresti Egoitzan, gazteen Euskeria koruaren eta Bilboko Koral Elkarteko ikasleen gurasoek osatutako Alegro koruaren txanda izango da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento