Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…Fitxa artistikoa:- Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
- Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza
- Argiztapen diseinua: Edu Berja
- Musika: Adrían García de los Ojos
- Iruditeria: Javi Tirado
"Bo Jauna"
Datos del evento
Organizado por
berriz.eus
Donde
Berrizko Kultur Etxea
Cuando
10/01/2025
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.