"Txaplin"

"Txaplin"

Datos del evento

Cuando

29/08/2024

Zer gerta daiteke Gari, Montxo eta Joselontxo zirku bateko pistara iristen direnean edo antzoki bateko agertokira igotzen direnean?Barrea eta dibertsioa!Horixe da hiru pailazoek lortzen dutena euren proposamen berriarekin: Txaplin. Diziplina anitzeko ikuskizun dotore eta bizia da, non ez diren falta ezustekoak, aldrebeskeriak, musika eta umorea. Eta beren istorio eta abenturen bitartez, ikusleek munduko lanbide politenetako batez gozatzen dute: pailazoa izateaz. Sekretua sinplea da: ekintza fisikoan eta komunikazio komikoan oinarritutako zirkuko umorearen baliabideak publikoarekin modu aktibo, fresko eta lotsagabean lotzen jakitea. Hasieratik bukaerara, ikusle guztiek barre egiten dute, barreak adin eta kultura mugarik ez duela erakutsiz, hizkuntza unibertsal bakarra umorea baita. Azken finean, Charles Chaplinek esan zuen bezala: "Barrerik egin gabeko eguna, alferrik galdutako eguna da". - Iraupena: 60 minutu
- Formatua: 3 pailazoDosierra

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento