"Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

"Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

Datos del evento

Donde

Bastero Kulturgunea

Cuando

30/12/2020

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba Aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Desioaren arrazionalizazioa,  erabakitze-ezintasuna, harri orri ar, gorputza eta aurpegiaren gainerakusketa obszenoa, tabuak, fantasia, proiekzio eta ensoñazioak, generoa eta zenbakia. Rap, trap eta rocka. Gu eta eurak. Analogikoa eta digitala. Pornoa eta Afrodita. Askatasun sexuala ala neoliberalismo sexuala? Ase ezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, Musika. Izango da antzerkia, izango da Musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento