Musikaire Jaialdia 2024 Elorrion: egitaraua

Musikaire Jaialdia 2024 Elorrion: egitaraua

Datos del evento

Organizado por

elorrio.eus

Cuando

Del 05/07/2024 al 28/07/2024

Uztailaren 5etik 28ra, musika, dantza eta pailazo ikuskizunen topaleku izango dira plaza, Lariz Jauregia, Arespakotxaga lorategia eta Aldapabeitia. Uda eta kultura uztartzen dituen jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora, aurten 24. aldiz. Ohi bezala, askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori baita azken urteetan udalak nahi izan duena; adin guztiak kontutan dituen eskaintza kulturala ekartzea gurera. Gaur goizean emandako prentsaurrekoan eskaini dituzte Musikaire 2024 jaialdiaren xehetasun guztiak, Julene Lazkano Elorrioko alkateak, Itsaso Basauri Kultura Jai eta Gazteria zinegotziak eta Aitor Iriarte Musikaireren antolatzaileak.  Julene Lazkanok nabarmendu du Udalarentzat merezi duela halako apustu sendoa egitea: “Herritarren aldetik oso kuttuna da Musikaire, eta ingurutik ere jende piloa etortzen da”. Itsaso Basauriren hitzetan, erreferentziazko jaialdi bihurtu da, urteen poderioz gero eta ezagunago eginaz. Publiko fidela lortu du eta sarri jendea ikusiko duenaren gutxi gorabeherako batekin etortzen da, egitarauan konfiantza osoa izanda”. Aitor Iriartek gehitu du eskaintza eklektikoa dela, estilo anitzetakoak: “Bertako taldeak izango ditugu, baina baita Peru, Mexiko edota Marokokoak ere. Gainera, emakumeen presentzia handia dute kartelean”. Musikaire sortu zuteneko erronka ere ekarri du gogora: “Kultura Elorrion ohitura bihurtzea zen helburua, eta asmatu dugulakoan gaude, hilabete osoan zehar luzatzen den egitarau anitzarekin”. Ez dute hutsik egingo bi klasikok, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta Dantza Garaikideak. Musikarien aldetik, izenen artean daude Tapia eta Leturia Band, Olaia Inziarte edota Sara Azurza. Eta estiloei dagokionez, jaialdiak Salsa afrobeat, Trikiti, Flamenko, Jazz, Pop, Jazz, Blues edo Rock aniztasun handia izaten jarraituko du. Iaz plaza eta Lariz jauregia izan ziren emanaldien oholtzak. Aurten kokaleku horiek mantendu egingo dira, baina azken astean salbuespen bat egongo da, Arespakotxaga lorategira eta Aldapebeitia jauregiaren atzealdera lekualdatuko baitira ikuskizunak. Programazioa eta agertokiak:- Uztailak 5, ostirala, 22:30, Elizpean, Tapia eta Leturia band
- Uztailak 6, larunbata, 22:30, Elizpean, Marinah de Ojos de Brujo
- Uztailak 7, domeka, 19:00, Elizpean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots
- Uztailak 12, ostirala, 20:30 Lariz Jauregian, Los 300
- Uztailak 13, larunbata, 20:30, Lariz Jauregian, Tarwa N-Tiniri
- Uztailak 14, igandea, 20:30, Lariz Jauregian, Olaia Inziarte
- Uztailak 19, ostirala, 22:30, Elizpean, Son Rompe Pera
- Uztailak 20, larunbata, 22:30, Elizpean, Hit La Rosa
- Uztailak 21, igandea, 19:00, plazan, dantza garaikidea
- Uztailak 26, ostirala, 20:00, Arespakotxaga lorategian, Kinkfolk
- Uztailak 27, larunbata, 20:00, Arespakotxaga lorategian, Sara Azurza
- Uztailak 28, igandea, 22:00, Aldapabeitian, Los GalindosInformazio gehiago:- 2024ko Musikaire Jaialdiaren txostena (pdf 6,02MB)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento