"Mal de coraçon"

"Mal de coraçon"

Datos del evento

Organizado por

kulturleioa.com

Donde

Kultur Leioa

Cuando

18/10/2024

Santa Teresa Avilakoaren figuraren inguruko esplorazioa, hiru pertsonaia agonikok taberna batean duten topaketaren bidez: zerbitzari bat, egiatan aktorea dena eta Santa Teresari buruzko musikal baterako castinga prestatzen ari dena; hisiaz beterik eta erdi paranoiko dagoen mutil maitemindu bat, neska-lagunak Jainkoarengatik utzi duela uste duena; eta hilzorian dagoen eta galtzaile sentitzen den irakasle bat, berrerosia izan nahi duena. Zabuka dabiltzan antiheroiak, munduan beren tokia aurkitzen ez dutenak. Kanpoan, erauntsi batek hiria geldiarazi du. Proiektuak errealitatea eta fikzioa nahasten ditu, eta Santa Teresaren figurarekiko liluratik sortu da. ‘Mal de coraçon’ zen bere gaixotasuna izendatzeko zuen moduetako bat. Ez dakigu ziur zer izan zuen, baina minarekin izan zuen harremana gogorra eta esanguratsua izan zen. Iraupena: 80’Fitxa artistikoa:- Jatorrizko ideia: Companyia Solitària 
- Zuzendaritza: Andrea Jímenez (Teatro En Vilo)  
- Antzezleak: Júlia Barceló, Pol López eta Pau Vinyals
- Dramaturgia: Victoria Szpunberg
- Eszenografia: Judit Colomer 
- Jantziak: Adriana Parra 
- Argiztapena: Conchita Pons
- Soinu-espazioa: Lucas Ariel Vallejos
- Zuzendaritzako laguntzailea: Rita Molina
- Eszenografiako laguntzailea: Idoia Costa
- Ekoizpen exekutiboa: Júlia Molins
- Ekoizpeneko laguntzailea: Maria G. Rovelló 
- Banaketa: Júlia Simó Puyo eta Guillem Albasanz (Cassandra Projectes Artístics)
- Ekoizpena: Companyia Solitària eta Teatre Nacional de CatalunyaCompanyia Solitària eta Teatre Nacional de Catalunyaren arteko koprodukzioa da ‘Mal de Coraçon’.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento