Udako oroimenak

Udako oroimenak

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Gasteizko Principal Antzokia

Cuando

31/07/2024

Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Iñigo Etxezarreta eta Josune Arakistainen abesti esanguratsuenak bilduko ditugu kontzertu horretan, Fernando Velázquez konpositoreak orkestrarako egokituta. Oholtzan izango dira, beraz, Eñaut Elorrieta abeslaria, Ken Zazpi taldearen sortzailea; Idoia Asurmendi etorkizun oparoko gaztea; Iñigo Etxezarreta, ETS taldeko kidea; eta Süne proiektuaren arima, Josune Arakistain. Eta, horiekin batera, Fernando Velázquez getxotarra (egungo konpositore onenetakoa, Ura bere bidean proiektuaren zuzendaria) arituko da musika-zuzendari lanetan. Artista handi horiek euskal musikari onenetarikoen arteko batzuk osatutako osatutako orkestra bat izango dute lagun. Ikuskizunean zenbait abesti berri esteinatuko dira, baita Fernando Velázquezek kontzerturako propio egokitutako zenbait bertsio ere. Hitz batean esateko, harribitxien sorta eder eta delikatu bat. Artistak: Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Iñigo Etxezarreta, Josune Arakistain

Egilea: Fernando Velázquez

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento