ANARI

ANARI

Datos del evento

Organizado por

kultura.errenteria.eus

Donde

Lekuona Fabrika

Cuando

02/06/2024

Anariren disko berriaren aurkezpen kontzertua. Giza zarata da abeslariaren ibilbide luzeko zazpigarren lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du gurean. Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu. Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak. Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da. Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik. - Anari Alberdi (ahots nagusia eta gitarra)
- Xabier Olazabal (baxua)
- Mariano Hurtado (pianoa eta organoa)
- Ander Mujika (gitarra elektrikoa eta ahotsa)
- Xabier Etcheverry (arrabita eta ahotsa)
- Mikel Txopeitia (bateria)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento