"Aire zabaleko pintura lehiaketa"

"Aire zabaleko pintura lehiaketa"

Datos del evento

Organizado por

deba.eus

Cuando

14/09/2024

16 urtetik gorako artistek parte hartu ahal izango dute eta guztira, 8 sari banatuko dira. Debako Udalak, Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Arte Elkartearen laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 55. edizioa izango da aurtengoa. Irailaren 14an egingo da Kaleko Margo Sariekta eta  16 urtetik gorako margolariek parte har dezakete lehiaketan. Margo oihalei zigilua goizeko 08:00etatik 10:30ak bitartean jarriko zaie.  Lanak 13:30ak baino lehen entregatu beharko dira Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan etalLanak aire zabalean egin beharko dira, Debako udalerrian  barrena. Gaia eta teknika libreak izango dira. Epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak eta sari banaketa 14:30ean egingo da udaletxeko Osoko Bilkura aretoan. Guztira 8 sari banatuko dira. - 1goa: 800 euro
- 2. a: 500 euro
- 3. a: 350 euro
- Herriko saritu gabeko lehen klasifikatua: 250 euroCárdenas Fundazioaren Sari Bereziak:- 4. a: 200 euro
- “María Esperanza Chávarri” akuarela saria: 300 euro (lehendik saritu gabeko akuarela onenari)
- “Marqués de Prado Ameno” sari berezia: 150 euro (21 urtetik behera eta aurretik saririk jaso ez dutenentzat)
- “Blanca Vilallonga” saria: 300 euro (lehendik saritu gabeko "itsasoa" gaitzat duen lanik onenari)Sariketara aurkeztutako lanak Udalbatza Aretoan ikusgai egongo dira lehiaketaren hurrengo astean zehar.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento