Sagardo Astea 2024 Igartubeiti baserrian

Sagardo Astea 2024 Igartubeiti baserrian

Datos del evento

Donde

Igartubeiti Baserri Museoa

Cuando

Del 09/10/2024 al 19/10/2024

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 9tik 19ra. Baserriko prentsaketa zuzenean ikusi ahal izango den urteko aukera bakarra da. Antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta aurten Eduardo Chillida jaio zeneko 100. urteurren ospakizuna dela eta, urriaren 12an eta 19an Chillida Lantokira bisita gidatua eskainiko da gazteleraz arratsaldeko 17:00etan. Museoak iraunkortasunarekin duen konpromisoarekin jarraituz, prentsatutako sagar guztia Ezkio-Itsasokoa da. Hitzordu honetan, duela mendeetako jarduera honen lekuko izan zaitezke, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikusiz. Prentsaketak erritmoarekin eta erakusketakUrriak 12, 13 eta 19ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da.
Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du. Urriaren 12 eta 13ko asteburuan eta urriaren 19an, larunbatean, antzespenak izango dira, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzestuko du. Sagarra jarduera honetako protagonista izango da. Sagardo Astean, Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da. Egun hauetan Igartubeitira hurbiltzen bazarete, euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna ezagutzeko aukera ere izango duzue, "Mundua 4 zaporetan margotuta" erakusketaren bitartez. Informazioa:
Plaza mugatuak. Aurrez izen ematea 943 72 29 78 / 72 51 07; igartubeiti@gipuzkoa. eus. Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta
Zumarraga artean. Jardueren programazioa:Igartubeitiko dolarea martxan
Urriak 9,10, 11, 14, 15, 16, 17 eta 18
11:30etanIgartubeitiko dolarea martxan Kirikoketa erritmora
Urriak 12, 13 eta 19
12:00etanAntzezpenak baserrian
Urriak 12, 13 eta 19
11:15Urriaren 12an eta 19an
17:00Chillida Lantokira bisita, gazteleraz

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento