UDAKO LANTEGI IREKIAK 2024: "Aztarnak harrapatuz"

UDAKO LANTEGI IREKIAK 2024: "Aztarnak harrapatuz"

Datos del evento

Organizado por

artium.eus

Donde

Artium Museoa

Cuando

Del 23/07/2024 al 02/08/2024

Udan, uztailaren eta abuztuaren bigarren hamabostaldian, lantegi irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Tailer horietan, Ibon Aranberriren, Patricia Dauderren, Esther Ferrerren eta gure bildumako beste artista batzuen lanak ikusiko ditugu, haien lan-prozesuak ezagutzeko. - Programa (pdf)Aztarnak harrapatuzUztailaren 23, 24, 25, 26, 30 eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2anEra guztietako aztarnak jasoko ditugu, museoko lorategiko hostoak eta landareak esaterako, eta estanpazioak egingo ditugu haiekin. Objektuek (haiei pintura aplikatzean, adibidez) uzten dituzten arrastoekin esperimentatuko dugu, eta hiru dimentsioko aztarnak sortuko ditugu, objektu horiek plastilinan edo eskaiolan sartuta. Gainera, estanpazio-lanak egingo ditugu, hainbat teknika erabiliz, hala nola frottagea, grabatua, inprimaketa…- Ordutegia: 11:30 - 13:30 eta 17:30 - 19:30
- 4-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
- Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
- Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento