Off Lokal 2024: Lehen Atala: Carmen San Esteban, Ékoma Teatro eta El Mono Habitado

Off Lokal 2024: Lehen Atala: Carmen San Esteban, Ékoma Teatro eta El Mono Habitado

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Amarika Plaza

Cuando

19/10/2024

Off Lokal espazio ez-konbentzionaletan tokiko taldeen proposamen dramatikoa da. Ikusleenganako hurbiltasuna eta begirada zuzena da bere nortasun-ezaugarria. Datak: urriak 17, 18, 19 eta 20

- Lehen saioa: 19:00
- Bigarren saioa: 19:30

Topalekua: Amarika plaza.

Taldeak: Carmen San Esteban/ Ékoma Teatro / El Mono Habitado

 

Justicia - La Claqueta

Janaria alferrik galtzeak bilioi bat dolarretik gorako galera eragiten dio urtero munduko ekonomiari. Ospakizun arrunt bat tarteko, janaria izango da gure protagonistak biziari buruz duen ikuspegia ispiluaren aurrean jartzeko aitzaki.

Emakume "pobre” eta emakume "aberats" banaren bidez, nork bere ideologia aztertzeko aukera izango du.

Talde artistikoa.

- Egilea: Juan Mayorga
- Antzezpena eta zuzendaritza: Carmen San Esteban
- Músika: Zuriñe F. Gerenabarrena
- Mugimendua: Marina Ruiz
- Argazkilaritza: Andrea Abaigar

 

Una Comedia de estos Tiempos - Ékoma Teatro

“Aurelio eta Justino ezin dira egonean geratu lehenago bizi izan dituzten garaiak gogora dakarzkien politika totalitario jakin batzuk zabaltzen eta hedatzen ari direla ikusita. Adinekoentzako egoitzan bizi dira, eta beste lagun batzuekin batera, plan bai ekingo diete adiskide biek. " Eszenaratze zainduko lana, non aktore-lana, hitzen erabilera eta istorioa bera diren protagonista nagusi; Una comedia de estos tiempos pieza estetikoki eder eta delikatua da, entretenitzeaz gain hausnarketara ere gonbidatzen gaituena.

Talde artistikoa

- Zuzendaritza: Aitor Pérez
- Antzezleak: Javier Liñera y Aitor Pérez
- Dramaturgia: Javier Liñera y Aitor Pérez

 

La Buena Letra - El Mono Habitado

Bikote protagonista xarmangarria da… baina, aldi berean hein batean “kezkagarria” ere bai: bizilagunak “zoriontsu” egiten eman du bizitzaren zati handi bat, erdizka faltsifikatzaileak, erdizka aingeru guardako!.

Kontua hasi zen, behin batean, norbaitek akatsez beren postontzian utzitako gutun bat berridaztea erabaki zutenean, haren edukia "hobetzeko” asmoz.

Harrezkero, eta ongia egiten ari direlako sentsazioak hartuta, beste inori zuzendutako gutun, jakinarazpen, postal eta abar irekitzen dituzte, eta horietako informazioa eta errealitatea manipulatzen dute, bizilagunen “ongizatea” xede.

"Ipuin" gotiko domestiko baten aurrean gaude.

Talde artistikoa

- Antzezleak: Raúl Camino y Begoña Martín Treviño
- Testua eta zuzendaritza: El Mono Habitado
- Eszenografia: Makondo y "Tomás y Candela"
- Jantziak: La Funambulista
- Diseinu grafikoa: Makondo
- Bideoa eta argazkilaritza: Joakim WardSarreraren aurreko salmenta: irailak 23, 24 eta 25.

- Principal Antzokiko lehiatiletan eta 945 161045 telefonoan: 16:00etatik 20:00etara
- Online: www. principalantzokia. org

Ohiko salmenta:

Irailaren 26 tik urriaren 1era arte: 945 161045 bakarrik telefonoz (osteguna eta ostirala 16:00etatik 18:00etara eta larunbata 11:00etatik 13:30etara) eta online.

Urriaren 1etik aurrera:

Udal Antzoki Sareko lehiatila Turismo Bulegoan egongo da (Espainia Plaza 1), asteartetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 11:30etik 13:30era.

Gizarte etxeetako lehiatiletan ikuskizuna baino ordu bat lehenago.

Telefonoz 945 161045, lehiatilaren ordutegian.

Online: www. principalantzokia. org

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento