"MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan"

"MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan"

Datos del evento

Organizado por

sarrerak.oiartzun.eus

Donde

Landetxe Kultur Aretoa

Cuando

22/09/2024

Argazkilaritzari buruzko hitzaldi bat ematera doa aditu bat (Maria Urcelay). Haren ondoan musikari batek (Lide Hernando) soinu banda jarriko dio berbaldiari. Milioka selfie ateratzen diren saio honetan, gure memoria bisuala nola osatu den kontatuko eta kantatuko digute taulen gaineko bi sortzaileek. Eulalia Abaituaren bizitzaren pasarte esanguratsuak eta batez ere bere argazkirik ikusgarrienak izango dira istorio honen mamia. Nola begiratzen zion gizarteari Abaituak, zer enfokatzen zuen eta zer ondare utzi digun baliogarriak izango dira gogoeta egiteko. Publikoari begira, laugarren horma puskaturik, protagonistek emakume aitzindari honen gorazarre plazaratuko dute. Ezinbesteko memoria ikusaraziko digute. Argazkigintzan aitzindariaArgazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honetan haren bizitza puskak kontatuko ditu begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen. Haren argazkiak izango dira dramaturgiaren protagonistak. Ekoizpen artistikoa:Ikuskizun honek hiru osagai artistiko uztartzen ditu: ikus-entzunezkoak (Eulaliaren irudiak), teatroa eta musika. Proiektuaren osagarriak:- Argazkilariaren bizitzaren narrazioa eta kontaketa.
- Argazkilariaren irudiak, arte bisual bihurturik.
- Kantugilearen kanta berriak memoriari jarriak. Protagonista: EULALIA ABAITUA eta HAREN SORMEN BISUALAXedeak: emakumeen historia ahalduntzea eta ikustaraztea. Gure memoriaren garrantzia aldarrikatzea. Fitxa artistikoa:- Gidoia: Patxo Telleria
- Musika sormena: Maite Larburu
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai
- Aktorea:  Maria Urcelay
- Musika eta kantua: Lide Hernando
- Ikus-entzunezkoak – arte bisualak: Alphax
- Argi-diseinua: Arantza FloresEkoizpen taldea:- Loraldia Koop. Elk. Txikia
- Zuzendaritza artistikoa: Imanol Agirre
- Ekoizpena: Aitor Narbaiza
- Komunikazioa: Amaia Ocerin
- Kudeaketa: Mikeldi Uribe-Etxebarria
- "Aitzindaria izan zen emakume baten bizitza eta irudi-lana kontatzen duen sentikari ikusgarria. Gure Memoriaren gaineko gogoeta. "

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento