Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: Musika klasikoko zikloa Araban 2024: Maite Arruabarrena + Rebekka Riedel + German Ormazabal
Datos del evento
Organizado por
araba.eus
Donde
Sarria (Eliza)
Cuando
11/08/2024
2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren eta 2024ko Musika klasikoko zikloa Araban zehar ekimenaren barruan. Maite ArruabarrenaToti dal Monte (Italia) Nazioarteko Lehiaketan 1. saria lortu zuen eta auditorium entzutetsuetan kantatu du, besteak beste, Madrilgo Teatro Real, Vienako Konzerthaus, Bartzelonako Liceu, Berlingo Kammermusiksaal der Philarmonie, Parisko Cité de la Musique eta Théatre de la Comédie, Sevillako Maestranza, Mexikoko Bellas Artes, Luzernako Concert Hall, Oviedoko Campoamor, Montpellierko Comedie, Amsterdameko Concertgebouw, New Yorkeko Lincoln Center, Lisboako Fundaçao Gulbenkian, Inssbruckeko Festwochen den Alte Musik, Graz-eko Styriarte, eta Aix-en Provence-ko Festibala. Interpretatu dituen lanen artean honako hauek dauzkagu: Angelina (La Cenerentola), Rosina (Il barbiere di Siviglia), Dorabella (Così fan tutte), Cherubino (Le nozze di Figaro), Speranza (L’Orfeo), Nicklausse (Les contes d’Hoffmann), Siebel (Faust), Zefiro (Viento es la dicha de amor) edo Maddalena (Rigoletto). Halaber, beste batzuen artean, jarraian datozenak izan ditu zuzendari: P. Maag, Sir N. Marriner, A. Zedda, C. Hogwood, C. Scimone, I. Fischer, G. Carella,V. Pablo, M. A. Gómez Martínez, P. Herrevegue, F. Brüggen, J. Savall, G. Noseda eta M. Armiliato. Kataluniako Capella Reial-eko kide izana da eta Astré Auvidis, Accentus, Alia vox, Naxos, Tritó, Elkar eta Clavesekin grabaketak egin izan ditu. Musikeneko kantu-irakaslea da bere sorreratik. Rebekka RiedelRebekka Riedelek Leipzigeko goi kontserbatorioan egin zituen biolontxelo ikasketak, Christian Giger Gewandhaus Orchesterreko bakarlariarekin. Iturriaga laukoteko kide izan zen, zeinarekin European Chamber Music Academy ospetsuan jarraitu baitzuen musika-prestakuntza, Hatto Beyerle, Shmuel Ashkenazy, Norbert Brainin, Christoph Coin, Peter Cropper, Erich Höbarth, Christoph Richter eta Heinrich Schiffekin. Laukoteko kide gisa Alemanian, Espainian, Frantzian, Finlandian, Portugalen, Hego Korean eta Hego Amerikan jo du, Heinz Holliger, Kolja Lessing, Rodolfo Mederos, Vladimir Mendelssohn, Hartmut Rohde eta Pepe Romero bezalako artistekin. Era berean, Iturriaga laukotea askotan gonbidatu dute Madrilgo Errege Jauregiko Stradivariusen "Palatina" bildumarekin jotzera. Esperientzia handia du musika garaikidean, Abel Ehrlich, Jacqueline Fontaine, Krzysztof Meyer, Heinz Holliger, Salvatore Sciarrino eta Aristides Strongylis konpositoreekin lan egin baitu. Besteak beste, Ensemble Modern (Frankfurt am Main) eta Ensemble Avantgarde (Leipzig) nazioarteko musika garaikideko taldeetan parte hartu du. Ibilbide diskografiko oparoa du, eta hainbat konpainia eta irrati alemaniarrentzat grabatu du, hala nola MDR, BR, SWR eta NDRrentzat. Era berean, grabazio ugari egin ditu Radio Nacional de España-rentzat. 2013tik, Mateja Zenzerovic-ekin batera jotzen du Adelaida bikotean, eta hainbat musika taldetan parte hartzen du, hala nola Oiasso Kameratan. Pedagogiaren arloan egin duen bidean, Suzuki metodoko irakasle gisa prestatu da, eta 2018an amaitu zuen prestakuntza hori. European Suzuki Associationek Alemanian, Austrian, Frantzian eta Espainian antolatutako topaketa eta workshopetan parte hartzen du. German OrmazabalGerman Ormazabalek bere jaioterrian, Tolosan, hasi zituen musika-ikasketak, eta, ondoren, pianoko eta akordeoiko goi-mailako ikasketak egin zituen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta prestakuntza zabalarekin enpresa-kudeaketan, hamar urtez (1996-2005) Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia izan zen. Ondoren, enpresa-kudeaketari lotuta egon zen 14 urtez, hasieran Ikusiko zuzendari nagusi gisa eta, ondoren, Velatia familia-taldeko Giza Kapitaleko eta Lehendakaritzako Kabineteko zuzendari nagusi gisa. Pianista gisa, bakarkako errezitaldiak eskaini ditu eta bere kolaborazioen artean, besteak beste, hainbat abesbatzekin egindakoak eta Ainhoa Arteta, Ainhoa Garmendia, Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal, Xabier Zabala, Andoni Egaña bertsolari eta idazlea edo Xabier Lizaso artistekin egindakoak nabarmendu ditzakegu. Gaur egun, eta 2020ko urtarriletik, German Ormazabal Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren (EGO) zuzendari nagusia da.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.