ZINEBI – Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiak, zinemagile, ekoizle eta banatzaileei zuzendutako urtero egiten duen deialdia zabaldu du 66. edizioan parte hartu nahi dutenek haien lanak bidali ditzaten. Aurten jaialdia azaroaren 8tik 15era egingo da. ZINEBIk bere Sail Ofizialerako – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa –, gehienez 30 minutuko iraupena duten fikziozko, animazioko eta dokumentaleko filmak onartzen ditu, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak; eta, bere Sail Ofizialerako – ZIFF-ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketa –, 60 minututik gorako iraupena duten film luze opera prima, Estatuan estreinatu ez direnak eta 2024an ekoitzi direnak. Parte hartzeko, filmen ekoizleek edo legezko ordezkariek izena eman beharko dute Festhome plataformaren bidez jaialdiaren webgunetik, (www. zinebi. eus), uztailaren 15a baino lehen, film laburrentzat eta abuztuaren 31 baino lehen film luzeen kasuentzat. SARIAKFilm Laburren Nazioarteko Lehiaketa – Sail Ofizialean parte hartzen duten film laburrek (2023an ZINEBIk 114 herrialdetako 3. 901 film labur jaso zituen, eta horietatik 58 aukeratu ziren) honako sari hauek irabazteko aukera izango dute:- ZINEBI Sari Nagusia (7. 000 eurotakoa)
- Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6. 000 eurotakoa)
- Zine Espainiarraren Sari Nagusia (5. 000 eurotakoa)
- Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5. 000 eurotakoa)
- Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5. 000 eurotakoa)
- Dokumental Labur Onenaren Mikeldia (5. 000 eurotakoa)
- EITB Publikoaren Saria (3. 000 eurotakoa)Sail Ofizialean - ZIFF-ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten opera prima film luzeek ZIFF Sari Nagusia (12. 000 eurotakoa) eta UPV/EHU Gazte Epaimahaiaren Saria (2. 000 eurotakoa) irakazteko aukera izango dute. AKREDITAZIOAK ETA AITORPENAKZINEBIk Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren akreditazioa dauka Oscar sarietarako kalifikatzaile gisa, eta, Goya zein BAFTA sarietarako Britaina Handiko Film Laburretara ere kalifikatzaile da. Gainera, ZINEBI EFA (European Film Awards) sarietarako hautagai den film labur bat aukeratzen duten Europako lehiaketen zerrendan dauden Estatuko bi jaialdietako bat da. Horrek esan nahi du ZINEBIren hurrengo edizioko Nazioarteko Epaimahaiak, Sail Ofizialeko parte-hartzaileen artean, Europako Film Labur Onenaren kategorian EFA 2025 Saria jasotzeko hautagai den film bat aukeratuko duela. Zinemaldiaren aurreko edizioan, aukeratutako filma Kroaziako “Valerija” (Sara Jurin?i?, 2023) dokumentala izan zen, EFA 2024 sarirako aurre-hautatua dagoena. 1974tik aurrera, Zinematografia Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) munduko A klaseko jaialdietako bat izendatu du film laburren eta dokumentalen kategorian. Gaur egun, Oberhausen (Alemania), Tampere (Finlandia), Cracovia (Polonia) eta Clermont-Ferrand (Frantzia) bezalako Europako beste lehiaketa beterano eta entzutetsu batzuekin batera baino ez da sartzen ZINEBI. ZINEBI Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdia da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (Zinematografiaren eta Ikus-entzuneko Arteen Institutuaren bidez – ICAA) laguntzarekin batera.
Zinebi 2024 - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia
Datos del evento
Organizado por
Bilboko Udala
Cuando
Del 08/11/2024 al 17/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.