Hitzaldia: "Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetan"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kmk.gipuzkoa.eus
Non
Koldo Mitxelena Kulturunea
Noiz
19/09/2024
KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetanHitzaldian zehar saiatuko gara bertsoak, koplak eta kantatzeko sortutako beste forma errimatu batzuk asmatu zituzten euskal emakumeak ikusarazten. Asmoa ez da sortutako konposizioen azterketa literarioa egitea, euren egiletza eta presentzia aldarrikatzea baizik. Emakumeenak izan daitezkeen kontserbatutako lanei dagokionez, oso gutxitan ezagutzen da egilea, nahiz eta pixkanaka izen batzuk azaleratzen hasi diren. Testigantzarik zaharrenak XV. mendekoak dira, eta, mundu tradizionalaren gainbeherarekin, abesten inprobisatzen zuten emakumeak esfera publikotik desagertu egin ziren, Euskal Herriko plazetan bertsolari gisa indarrez berragertzeko, gizonen ondoan XX. mendearen azken laurdenean. Ana Isabel Ugalde Gorostiza, Artearen Historian doktorea, Historian lizentziaduna eta maistra. Ikerketa lerroak izan dira Ondarea eta Ondarearen Hezkuntza. UPV-EHuko irakaslea izandakoa erretiroa hartu arte; gaur egun tokiko Historiaz diharduen blog bat zuzentzen dut: https://wordpress. com/view/historianbarrena. wordpress. comPartaideak: Ana Isabel Ugalde; Beñat Eguíluz(Hizkuntza: euskara)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.