Hitzaldia: "Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetan"

Hitzaldia: "Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetan"

Datos del evento

Organizado por

kmk.gipuzkoa.eus

Donde

Koldo Mitxelena Kulturunea

Cuando

19/09/2024

KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetanHitzaldian zehar saiatuko gara bertsoak, koplak eta kantatzeko sortutako beste forma errimatu batzuk asmatu zituzten euskal emakumeak ikusarazten. Asmoa ez da sortutako konposizioen azterketa literarioa egitea, euren egiletza eta presentzia aldarrikatzea baizik. Emakumeenak izan daitezkeen kontserbatutako lanei dagokionez, oso gutxitan ezagutzen da egilea, nahiz eta pixkanaka izen batzuk azaleratzen hasi diren. Testigantzarik zaharrenak XV. mendekoak dira, eta, mundu tradizionalaren gainbeherarekin, abesten inprobisatzen zuten emakumeak esfera publikotik desagertu egin ziren, Euskal Herriko plazetan bertsolari gisa indarrez berragertzeko, gizonen ondoan XX. mendearen azken laurdenean. Ana Isabel Ugalde Gorostiza, Artearen Historian doktorea, Historian lizentziaduna eta maistra. Ikerketa lerroak izan dira Ondarea eta Ondarearen Hezkuntza. UPV-EHuko irakaslea izandakoa erretiroa hartu arte; gaur egun tokiko Historiaz diharduen blog bat zuzentzen dut: https://wordpress. com/view/historianbarrena. wordpress. comPartaideak: Ana Isabel Ugalde; Beñat Eguíluz(Hizkuntza: euskara)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento