"O que arde"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturaz.eus
Non
Soreasu Antzokia
Noiz
27/12/2020-etik 28/12/2020-era
Amadorrek ez du inor bere zain sute bat eragiteagatik zigorra bete ondoren espetxetik ateratzen denean. Etxera itzuliko da, Lugoko mendietan galdutako herrixka batera, eta han berriz bizi beharko du Benedicta amarekin, Luna txakurrarekin eta bere hiru behiekin. Bizitzak astiro-astiro igaroko dira, naturaren erritmoan, harik eta sute bortitz batek ingurua suntsitu eta dena aldatu arte. Oliver Laxek (Paris, 1982) 2010ean egin zuzen zinema-zuzendaritzan debuta, Todos vos sodes cápitans filmarekin; Cannesko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu, eta FIPRESCI saria eraman zuen bertan. Sei urtera Cannesen izan zen berriz, Mimosas (2016) filmarekin, eta hura ere saritu zuten, oraingoan, Kritikaren Asteko Sari Nagusiarekin. 2019an, Frantziako lehiaketak berriz aintzat hartu du haren lana; izan ere, Un Certain Regard saileko Epaimahaiaren Saria eman diote Galizian, bere arbasoen lurretan, filmatu duen O que arde film luzeari.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.