"O que arde"

"O que arde"

Datos del evento

Organizado por

kulturaz.eus

Donde

Soreasu Antzokia

Cuando

Del 27/12/2020 al 28/12/2020

Amadorrek ez du inor bere zain sute bat eragiteagatik zigorra bete ondoren espetxetik ateratzen denean. Etxera itzuliko da, Lugoko mendietan galdutako herrixka batera, eta han berriz bizi beharko du Benedicta amarekin, Luna txakurrarekin eta bere hiru behiekin. Bizitzak astiro-astiro igaroko dira, naturaren erritmoan, harik eta sute bortitz batek ingurua suntsitu eta dena aldatu arte. Oliver Laxek (Paris, 1982) 2010ean egin zuzen zinema-zuzendaritzan debuta, Todos vos sodes cápitans filmarekin; Cannesko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu, eta FIPRESCI saria eraman zuen bertan. Sei urtera Cannesen izan zen berriz, Mimosas (2016) filmarekin, eta hura ere saritu zuten, oraingoan, Kritikaren Asteko Sari Nagusiarekin. 2019an, Frantziako lehiaketak berriz aintzat hartu du haren lana; izan ere, Un Certain Regard saileko Epaimahaiaren Saria eman diote Galizian, bere arbasoen lurretan, filmatu duen O que arde film luzeari.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento