Berako Jaiak 2024: MICE
Gertaeraren datuak
Antolatu du
musikazuzenean.eus
Non
Txosnagunea
Noiz
04/08/2024
Berako 2024ko Jaien barruan. Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa 2019an. Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. Lautada du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez. Taldekideak: Mikel Santxez, baterian; Ibai Gogortza eta Joseba Baleztena, gitarretan; Iñigo Telletxea, bajuan; Aitor Garcia de Vicuña, teklatuetan, eta Miren bera ahotsean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.