Berako Jaiak 2024: MICE

Berako Jaiak 2024: MICE

Datos del evento

Organizado por

musikazuzenean.eus

Donde

Txosnagunea

Cuando

04/08/2024

Berako 2024ko Jaien barruan. Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa 2019an. Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. Lautada du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez. Taldekideak: Mikel Santxez, baterian; Ibai Gogortza eta Joseba Baleztena, gitarretan; Iñigo Telletxea, bajuan; Aitor Garcia de Vicuña, teklatuetan, eta Miren bera ahotsean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento