Maite Larburu
Gertaeraren datuak
Antolatu du
BIRA_Kultura
Non
BIRA Kulturgunea
Noiz
11/11/2020
Maite Larburu biolin-jotzaile eta kantautorearen emanaldia. Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jotzaile klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: Hezurren azpian diskoa. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa. . . , ditu musikaren osagai.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.