Maite Larburu

Maite Larburu

Datos del evento

Organizado por

BIRA_Kultura

Donde

BIRA Kulturgunea

Cuando

11/11/2020

Maite Larburu biolin-jotzaile eta kantautorearen emanaldia. Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jotzaile klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: Hezurren azpian diskoa. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa. . . , ditu musikaren osagai.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento