Zinema express jaialdia (Txantxarreka gaztetxea)
Datos del evento
Organizado por
zinea.eus/
Donde
Antiguako Txantxarreka gaztetxea. Heriz Pasealekua, 22
Cuando
Del 25/06/2020 al 27/06/2020
Koronabirusak eragindako itxialdi egunak atzean utzi asmoz, kultura gaztetxeroa eskainiz jasoko dute Antiguako Txantxarreka gaztetxeko kideek normaltasun berria. Kultur jarduerak bai, baina fresko eta aldarrikatzaileak. Hain zuzen, zinema jaialdi berezi bat antolatu du gaztetxeak ekainaren amaierarako. Ekimenak, ordea, ez du ohiko zinema jaialdi baten egitura izango. Lehiaketa izango da nagusi, eta parte-hartzaileen azkartasuna baliabide gakoa. Hilaren 25ean, 12:00etan, hiru hitz iragarriko dituzte euren sare sozialetan, eta parte hartu nahi duten herritarrek 48 ordu izango dituzte hiru eta zazpi minutu arteko “maisulan bat” grabatu, editatu eta aurkezteko. Ez da iraupenaz haragoko beste muga edo oinarririk izango, eta edozein generotako lanak onartuko dituztela azaldu dute: drama, akzioa, kritika soziala…Ekainaren 27an jarri dute hitz ordua lan guztiak publiko aurrean aurkeztu eta irabazlea hautatzeko. Horretarako, “gala berezia” iragarri dute antolatzaileek
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.