"Ez erre itzultzailearen apunteak - 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik sortua" solasaldia
Datos del evento
Organizado por
eizie.eus
Cuando
01/10/2024
Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian. Anjel Lertxundiren liburu argitaratu berrian (Berbelitzen hiztegia, Alberdania 2024), Berbelitz itzultzailea da protagonista. Haren apunte, hausnarketa, poz eta nekeetatik abiaturik, Interrailean joango gara itzulpengintzaz eta itzulpenez gehien idatzi duen euskal idazlearekin, aitortza egin nahi baitio EIZIEk. Eibarretik Varsoviara, Errenteriatik Vienara, Tolosatik Sienara. . . , hamaika geltoki zeharkatuko ditugu, motxilan liburu mordoska hartuta. Bidaideak: Anjel Lertxundi, Idoia Santamaría eta Juan Garzia. Noiz: 2024ko urriaren 1ean (asteartea) - 19:00 - 20:30. Non: Tabakalera (Donostia) - Kutxa Fundazioa - Ruiz Balerdi aretoa (4. solairua).
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.