Koldarkeriak, beste pertsonak zauritu nahi ez izateak edo, besterik gabe, gatazka saihesteagatik linboan geratzen diren erabakiek bizitzan urratsak ematea galaratzen du askotan. 'Una semana nada más' komediak egunerokotasunez bizi ditugun gai hauek jorratzen ditu, konfort-zonatik irtetzearen beldurrak erabateko hondamendia ekar dezakeela erakutsiz. Sofia eta Pablo elkarrekin bizi dira, baina euren harremana ez dago unerik onenean. Egoera honetan Martin, Pabloren lagunik onena, eszenaratzen da, bikotekidearekin astebetez bizitzeko eta lehertzear dagoen egoera bati hauspoa emateko. Gezurrak abiapuntu direlarik eta gaizki ulertutako konplizitatea dela medio, again haietatik irtetzeko gai izango ez diren arazoetan sartuko dira ikuskizun honen protagonistak.
'Una semana nada más' Euskalduna Bilbaoren Aste Nagusiko egitarauan 0B Aretoan izango duen funtzio nagusia da eta asteburuan eskainiko ditu aurreikusitako hamalau saioetatik lehenengo biak. Marina San José, Manu Baqueiro eta Javier Pereira dira barre algara eta endredoz beteriko komedia honetako protagonistak. Obra Michel Clement-ek idatzi du eta gidaritza Raquel Pérez, Jordi Galceránen 'El crédito' eta Joe Dipietroren 'Mentiras inteligentes' filmen zuzendariarena da.
"Una semana nada más"
Datos del evento
Organizado por
euskalduna.eus
Donde
Euskalduna Jauregia
Cuando
Del 17/08/2024 al 01/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.