Jazzaldia 2024: Rufus Wainwright

Jazzaldia 2024: Rufus Wainwright

Datos del evento

Organizado por

jazzaldia.eus

Donde

Kursaal

Cuando

24/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Rufus Wainwright (ahotsa, pianoa, gitarra)Rufus Wainwright kanadarra figura paregabea da XXI. mendeko musikan. Bere sorkuntzak oso landuak dira, eta zenbaitetan barrokoak nolabait, eta horregatik egon da beti kultuaren eta herrikoiaren, konplexuaren eta errazaren, komertzialaren eta indiearen arteko erdibidean. Rufusek interpretazioan erakusten duen maisutasuna eta bere konposizioetan nabari zaion talentua gaitasun handiz uztartzen ditu eta, hain zuzen ere, horregatik da artista osatu eta moldakor bat, batere konplexurik gabe aitortzen dituena bere eraginak: folka, ganbera poparen, Broadwayko urrezko aroko musikalak, american songbook, musika klasikoa, eta opera bera ere. Loudon Wainwright III eta Kate McGarrigle folk abeslarien semea, eta Martha Wainwright abeslariaren anaia, Rufus 6 urterekin pianoa jotzen hasi zen eta 13 urterekin birak egin zituen bere familiarekin. Jaio zenetik artez eta musikaz inguratuta, abeslari, pianista, gitarrista eta konpositore, bere obran eragin liriko nabarmenak sumatzen dira, operatik hasi eta kanta frantseseraino, music-halla eta folka tartean. Bere abestiek maitasunaz, desamodioaz, drogez eta alkoholaz, familiaz… bizitzaz hitz egiten dute. Bere bidean ugariak dira aurkitu dituen eraginak, artistak eta legendak, haien artean Judy Garland, Debbie Harry, Elton John, Leonard Cohen, Neil Young, David Byrne edo Sheryl Crow, Burt Bacharach, Miley Cyrus, Boy George, Joni Mitchell, Pet Shop Boys, Robbie Williams, Billy Joel, Paul Simon, Sting… Hori guztia eta askoz gehiago naturaltasunez batzen du, ia modu organiko batean, Jazzaldiaren 59. edizioan bere ibilbide osoko arrakastak errepasatuz bakarka arituko den jenio honengan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento